Ekoetxea kudeatzeko hitzarmena berrituko dute Jaurlaritzak eta Azpeitiko Udalak

Edonork bisita dezake Ingurugiro Etxea, doan, baina ikasleak dira bisitari ohikoenak./IREKIA
Edonork bisita dezake Ingurugiro Etxea, doan, baina ikasleak dira bisitari ohikoenak. / IREKIA

Horrenbestez, 1980ko hamarkadan hasi zen lankidetza 2020ra arte luzatuko da

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Azpeitiko Udalak Gipuzkoako udalerriko Egibar baserrian Ekoetxea Azpeitia -Ingurugiro Etxea, alegia- kudeatzeko hitzarmena berrituko dute. Hala erabaki du Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak.

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak sinatuko duten hitzarmenaren arabera, Ingurumen Sailak Udalari 135.000 euroko ekarpena egingo dio, indarraldiko hiru urteetan, Ekoetxea martxan egoteko, eta udalerriak bere gain hartuko ditu zentroa mantentzeko eta bertako langileen gastuak.

Horrela, 1980ko hamarkadan hasi zen lankidetza berritu da 2020ra arte. Orduan, Ingurumeneko Sailburuordetzak Egibar baserri historikoa birgaitu zuen eta ingurumen hezkuntza zentro bilakatzea erabaki zen. Zentroa 1987an inauguratu zen, Umeen Museoa izenez.

Ekipamendu hori, Urdaibaikoarekin batera, Ekoetxea edo ingurumen zentroen sareko zaharrena da Euskadin, nahiz eta martxan denetik gai desberdinak landu dituen, betiere ingurumenaren inguruko kontzientziazioaren bueltan.

Hitzarmen berria Gobernu Programan eta Ingurumeneko IV. Programan jaso diren konpromisoekin bat dator. Horien bidez, natura ingurunearen kalitatea eta ingurumen hezkuntzako politikak hobetu nahi dira eta, horrela, «herritarren erantzunkidetasun eraginkorrean aurrera egin, ingurumena babesteko eta kontserbatzeko, Ekoetxeen eginkizun aktiboaren bitartez».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos