Ekitaldiz beteta datoz aurten ere Arroabeko jaiak

Arroabeko jaietara joan eta ondo pasatzeko gonbidapena luzatu dute arroarrek. /  ARRIZABALAGA
Arroabeko jaietara joan eta ondo pasatzeko gonbidapena luzatu dute arroarrek. / ARRIZABALAGA

Gaur jubilatuak eta bihar umeak izango dira protagonistak

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Beste behin indartsu eta ekitaldiz beteta datoz Arroabeko jaiak, bertako festa batzordeko kideen lanari esker.

Horrela, Narrondoko jaiak amaitu eta Arroagoikoak hasi aurretik, Karmen jaiak izango ditugu gozagai, gaur hasi eta igandea bitartean.

Gaur, esate baterako, jubilatuen pala txapelketa, hauen bazkaria, ondoren izango den erromeria -Araitz eta Garazirekin- , Arroabeko pala txapelketaren finalak, tortilla lehiaketa, garagardo dastaketa eta gauean, 22:00etan, izango den bertsolari gazteen saioa izango dugu.

Eta bihar, ostirala, umeentzako jolasak, hauen arteko bazkaria, puzgarriak, apar festa, emakumeen pilota partidak, Batukada herrikoia eta poteoa, herri afaria frontoian, Rodeo taldearen kontzertua, gauerdian ikurriña antxaera eta jarraian Ezten Giro taldearekin festa.

Ikusi dezakezuen bezala ekitaldi ugari, hauetako asko bereziak, eta oraindik larunbata -Koadrilen egun izango dena- eta igandeko ekitaldiak aipatu gabe. Lan on asko eginda horrelako emaitzak izan ohi dira. Bejondaizuela eta ondo hasi jaiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos