Ekitaldiz beteta amaitu dira Zestoako jaiak

Talde anitza elkartu zen Zahagi-dantzaren bueltan. / ARGAZKIAK A RRIZABALAGA
Talde anitza elkartu zen Zahagi-dantzaren bueltan. / ARGAZKIAK A RRIZABALAGA

Zahagi-dantza berriro ere kaleetan dantzatuz, ohitura zaharrak berreskuratuz

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Hamaika jai ekitaldi ospatu ziren Ambirjin jaietako azken egunean. Goiz goizetik umeek hartu zuten herriko «mandua», udalbatza ospatuz eta jaietako bigarren txupinazua jaurtiz. Hortik aurrera dena festa izan zen, zezen txiki, poni, Amparito, zekorketa, Herriko Bandaren saio jendetsua Erdikalean, apar festa, gaueko musika berezia tarteko...

Baina zerbait bereziki aipatzekotan 'Zahagi-dantzaren' berreskurapena aipatu beharko; 50 urte eta gero Zestoako hainbat talde kulturalek -Itxaropena dantza taldea, Zestuko Trikitixa, Idiakaitz txistulari taldea- eta norbanako herritar askok bultzatu eta parte hartuta ohitura zahar hau berriro ere herriko kaleetan ikusi ahal izan genuen. Gauzak ondo eginez gero horrelako emai-tza bikainak izaten dira.

Fotos

Vídeos