Ekintzaileentzako diru-laguntzak izango dira

Informazio saioa egingo da hilaren 7an, laguntzen xehetsun eta baldintzak azaltzeko. /  ETXEBERRIA
Informazio saioa egingo da hilaren 7an, laguntzen xehetsun eta baldintzak azaltzeko. / ETXEBERRIA

Lanbidek emango ditu enpresa ideia aztertzeko eta enpresa berriak sortzeko asmoekin dabiltzaneiEskaera egiteko epea hilaren 8tik 14ra zabalik izango da: 7an xehetasunak azaltzeko informazio saioa egingo da Udal Elkartean

DV ORIO.

Ekintzaileentzako diru-laguntzak emango ditu Lanbidek; eskabidak hilaren 8tik 14ra bitartean egin daitezke Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztuz. Xehetasunak azaltzeko informazio-saio bat egingo da hilaren 7an, asteazkenarekin, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Zarautz, Urdaneta 6).

Informazio-saioa bi txandatan egingo da: goizeko 10:00etan euskaraz eta 11:00etan gaztelaniaz. Saioan parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, 943.890808 telefonora deituta.

Bi diru-laguntza mota

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude: Enpresa ideia azter-tzeko diru-laguntzak sustatzaileen-tzat; gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Era berean, zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria, Urola Kostako Udal Elkarteko web orrian egongo dira eskuragai hilaren 7tik aurrera.

Aurkeztutako proiektuak otsailaren 15 eta 16 bitartean baloratuko dira. Aurkeztutako enpresa-ideia edota sortuko diren enpresa jarduera berrien kopurua Lanbidek tutorizaziorako esleitutakoak baino handiagoa bada, puntuazio gehien jaso duten ekimenak aukeratuko dira. Programan parte hartu ahal izango duten pertsonen hautaketa hilaren 19an egingo da eta tutorizazio prozesua 21ean hasiko dela jakinarazten da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos