'Ekintza egokien' saioan hartu du parte Zaraguetak

Jon Aristizabal bere hitzaldian./
Jon Aristizabal bere hitzaldian.

DV ORIO.

Orain egun batzuk Zaragueta herri eskolako zuzendaria (Rosa Velez), DBH-ko ikasketa burua (Ana Illarramendi) eta Osasun Proiektuaren koordinatzailea (Jon Aristizabal) Gasteizen izan ziren; Euskadi mailan eskola osasuntsuak sustatzen lanean dabiltzan beste 10 ikastetxerekin batera, 'Ekintza egokien saioan' parte hartu zuten. Bertan, bakoitzak, bere ikastetxean osasuna bultzatzeko egiten dituen ekintza batzuk aurkeztu zituen.

Kasu honetan, Zaragueta Herri Eskolak, 'Elikadura Osasuntsua-4.DBH-rako Unitate Didaktikoa' ekimena aurkeztu zuen, aurten egindako ekintza moduan. Balorazio orokorra oso positiboa izan zen, informazio trukaketa oso interesgarria eman zelako zentro ezberdinen artean.

Denon artean ikastetxeak leku osasungarriagoak izateko lanean jarraituko dutela argi dute batzuk eta besteek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos