Ekimen ugari gaur Santixabeletan

Nahiz eta eguraldiak ez zuen asko lagundu haurrek ederki pasa zuten prestatutako jokoekin.
Nahiz eta eguraldiak ez zuen asko lagundu haurrek ederki pasa zuten prestatutako jokoekin. / J.A.

Musikak pisu handia du gaurko egitarauan, Arraiketai txaranga, The Icer Company, Skasti eta Tremenda Jauria taldearen kumbiaton estiloaren

JOSE ARANBERRI USURBIL.

Haurren egunak hartu zuen atzo Santixabel jaien lekukoa. Iragarri bezala eguraldiak ez zuen askorik lagundu, baina herriko haurrek ondo pasatzeko aukera paregabea izan zuten.

Goizeko 10:00etan zuten hitzordua frontoian. Frontoian duela urte batzuk umeen egunerako sortutako abestia dantzatzekoak ziren bertan, baina euriaren ondorioz puzgarriak zeuden bertan. Honela bada, Mikel Laboa plazan, txosnagunean, eman zioten hasiera beraien egunari zapiak gora eta behera astinduaz.

Hortik aurrera, adin tarte desberdinetako haurrek eta gaztetxoek euren ekintzak izan zituzten. Txikienentzat puzgarriak zeuden frontoian eta LH1etik LH4ra bitarteko haurrak kaxkoan zehar ibili ziren ginkana erraldoian. Gaztetxoak, berriz, bitan banatu ziren: batzuk ikastola aurreko zelaian ibili ziren joko desberdinetan eta besteak, berriz, Agerialden.

Buruhandien aurretik korrika ere ibiltzeko aukera izan zuten atzoko ateri momentuetako batean eta ondoren, norberak eramandakoarekin bazkaria egin zuten frontoian. Jarraian, Olatz Kortarekin dantzan aritu ziren.

Gaurko egitaraua

Gaur ere aukera zabala izango da. Goizan haurrentzako BTT bizikleta irteera, Santixabel bolo txapelketa, preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta, Usurbilgo triku taldekoen trikitilari kalejira eta zikiro jana.

Arratsaldean, berriz, Arraiketai txaranga, auzo desberdinen arteko desapiyua, herri kirolak, Elizagoien ahizpekin erromeria, danborrada... aukera zabala. Gauean, berriz, kontzertua iragarrita dago. The Icer Company eta Skasti izango dira oholtza gainean frontoian eta ondoren Tremenda Jauria txosnagunean.

Fotos

Vídeos