Ekaitz Kortazar eta Helene Alberdi nagusitu ziren VII. Orioko Herri Lasterketan

Lasterketa. Guztira 190 parte hartzaile izan ziren Orion. Gizonezko eta emakumeen podiuma. /
Lasterketa. Guztira 190 parte hartzaile izan ziren Orion. Gizonezko eta emakumeen podiuma.

DV ORIO.

Ekaitz Kortazar durangarra, gizonetan, eta Helene Alberdi zumaiarra, nesketan, nagusitu ziren larunbat arratsaldean, Ikastolak antolatuta jokatu zen VII. Orioko Herri Lasterketan.

Gizonezkoetan, Ekaitz Kortazarrek, 32:26ko denbora behar izan zuen 10 kilometroko ibilbidea osa-tzeko, irteera eta helmuga Ikastola aurrean zeudelarik. Bigarren Eibarko Pello Osoro izan zen (32:35), eta hirugarren Hernaniko Ibai Alba (32:38); haren atzetik laugarren Raúl Gómez (32:48) eta bosgarren Ruben Aranburu, 33:06.

Nesketan, berriz, lehenak Helene Alberdik 37:08ko denbora egi nzuen. Bigarren Alejandra Arribas, iruñarra izan zen (37:29); 3. Elena Frechilla, sondikarra (38:17); 4 Amaia Bernal (39:19) eta 5 Esther Eskisabel, (39:34).

Oriotarrei dagokionez, gizonezko bost lehenak, ondorengoak izan ziren: Iñigo Exposito, (33:28); Ibai Makazaga, (33:33); Jokin Bellido, (33:33); Asier Lizarralde, (34:57) eta Jon Idarreta, (36:34).

Emakumezkoen sailkapenari dagokinez, Orioko lehena Susana Crespo izan zen (41:56) 2. Monica Cumbres (44:13), eta 3 Olatz Mugika, (48:40).

Guztira 190 partaide izan zituen lasterketak, nahiz aurretik, haur eta gaztetxoek ere korrika egin. Eta hemendik hamar egunetara, San Silbestre lasterketa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos