Ekainberri eta Lili Jauregiaren bisitari kopurua %10 handitu da 2017an

Ekainberrin bisitari kopurua gorantz doa. / ARRIZABALAGA
Ekainberrin bisitari kopurua gorantz doa. / ARRIZABALAGA

Guztira, 34.103 erabiltzaile izan dituzte

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Zestoako Sastarrain bailara ikusgarrian kokatzen diren Ekainberrik eta Lili Jauregiak iazko urtean zehar bisitari kopuruan %9,88ko hazkundea izan dute, aurreko urtearekin konparatuz. Ekainberriko bisitari kopurua hirugarren urtez jarraian hazi da, eta 2016ko urtean ere %11ko hazkundea izan zen.

Ekainberriko eskaintzan barneratua dagoen Lili Jauregian martxotik abendura egiten diren bisita antzeztuak, eta kasu honetan bisitari kopurua iazkoaren oso antzekoa izan da, %2,82ko jaitsiera izan duelarik soilik.

2008an Ekainberri (www.ekainberri.com) ireki zenetik, eta 2013an Lili Jauregia (www.lilijauregia.com), guztira 293.779 izan dira kobazuloaren erreplika nahiz jauregia ezagutzeko sarrera erosi duten erabiltzaileak. Ekainberrik 277.706 bisitari hartu ditu eta Lili Jauregiak 16.073 bisitari.

Bisitarien tipologiari dagokionez, eta esanguratsuenak aipatzeagatik, esan eskaintza didaktikoko publikoak 2017ko bisitari guztien %40a suposatzen duela, helduek guztiaren %28a, jubilatuek %10a, gazteek %17a eta 6 urtez azpiko haurrek %5a.

Garbitzaile postua

Udalak garbitzaile lan postu bat betetzeko lehiaketa jarri du martxan. Udalak dituen eraikinak eta instalazio publikoak garbitzeko lan postua izango da hau, eta jada izena eman daiteke, hilaren 31 arte, udaletxean. Oposizio bidez egingo da aukeraketa, eta arketa teorikoak eta praktikoak egingo dira.

Futbola

Gaur hiru futbol partida lehiatuko dira Iraetako zelaian, hauen artean talde nagusiak jokatuko duen derbia, 16:00etan, Zumaiakoren aurka. Infantil mutilak aldiz goizeko 10:30ean jokatuko dute Zarautz- A taldearen aurka, eta kadete mutilak 12:00etan, Anaitasunaren aurka. Bestalde, jakin, Zestoako Futbol Klubak jarri zuen otar ikusgarriaren zenbaki saritua 5.685 izan dela, eta ordezkoa 8.442.

Odol ateratzeak

Datorren asteartean, urtarrilak 16, odol ateratzeak egingo dira Zestoako anbulatorioan, 18:00etatik 20:30era. Txandak 17:00etan hasiko dira banatzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos