Egun ederra ospatu zuen Ikastolako familia handiak

Ikastolako Eguna. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikuskizunarekin Karela kiroldegian hasi zen. / DV
Ikastolako Eguna. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikuskizunarekin Karela kiroldegian hasi zen. / DV

Giro bikaina izan zen ikasturteko amaierako Ikastolako egunean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Egun ederra ospatu zuten pasa den larunbatean Ikastola osatzen duen familia handiak. Goizean haur eta lehen hezkuntzako ikasleek ikuskizun polita eskaini zuten, giza balioak transmititzeko abesti, doinu eta dantzak erabiliz: enpatia, berdintasuna, elkartasuna, aniztasuna... Ikusle bat baino gehiagori begiak busti zitzaizkion topera beteta zegoen Karela kiroldegian, hunkigarria izan baitzen ikasle eta hezitzaileek eskainitako ikuskizun eta ikasleek giza-balioei buruz egindako bertsoak.

Ondoren, Ikastola aurrean, Ikastolako gurasoek prestatutako hamaiketako goxoa jateko aukera izan zen, eta hamaiketakoa girotzeko Ikastolako batukada taldeak erritmoa eta saltsa jarri zuten.

Eguna elkarrekin eta gustura bukatzeko, herriko frontoian 500 pertsona elkartu ziren herri-bazkaria egiteko. Txukun-txukun antolatuta, unean bertan egindako paella erraldoia jan zuten guztiek eta amaitzeko, DJ-Gurruk jarritako musikarekin dantzan aritu ziren.

Antolatzaileek diotenez, «kolosala izan zen 2018ko Ikastola Eguna. Zorionak eta eskerrik beroenak boluntario lanetan aritu zineten guzti-guztioi».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos