Egiguren-Oliden eta P.Labaka-Otaduy, Dinastia Etxabeko finalaurrekoetara

DV ZUMAIA.

Dinastia Etxabeko final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatu zen ostiralean, Aitzurin. Emaitzak hauek izan ziren: Aristi-Ibarloza 10/ 22 Egiguren-Oliden eta P. Labaka-Otaduy 22/ 12 P.Etxeberria-Alduntzin.

2-0, 2-2, 2-7, 4-7, 4-14, 9-14, 9-21, 10-21 eta 10-22 nagusitu zen gazte-jubeniletako norgehiagokan Egiguren-Oliden bikotea serio eta ondo jokatuz. Julen Egiguren aurrelari azpeitiarrak tanto bat galdu zuen eta zazpi egin zituen. «Iristen den pilotaria da, ondo luzatzen du pilota eskubiz eta tantoa egiteko aukerak ez ditu alperrik galtzen», azaldu du Zumaiako Kirol elkarteko kide den Jexux Iribar 'Olalde'-k. Zeregin horretan bikain lagundu zion Añorgako Pilota Elkarteko Aratz Oliden oriotarrak.

Gorka Aristi getariar aurrelariak ez zuen gaizki jokatu, lau pilota galdu zituen eta zazpi egin. Ibarlozari lan asko pilatu zitzaion. «Atzean agindu eta aurrekoadroetan tanto egiteko aukerako pilotak bikotelagunari uzteko eginkizuna erabat zaildu zion gerriko gorridunen lan onak», dio Olaldek.

23 urtez azpiko mailako norgehiagokan 3-0, 3-2, 10-3, 12-7, 15-9, 18-11 eta 22-12 nagusitu zen gerriko gorriz ateratako P.Labaka-Otady bikotea. Peru Labaka zizurkildarrak zazpi tanto egin zituen. «Ezagutzen dugu Peru eta bere errekurtsotaz baliatzen jakin zuen ostiralean ere, saketan pilota frontisaren goikaldean joaz pasa, ez pasa botea eginarazi eta horrela bueltan zetoztenak ere aukerako pilotak izatea lortu eta kontenplaziorik gabe tantoa eginaz. Defentsan pilotarik galdu gabe, galdutako bakarra erasokoa izan zen». «Gorka Otaduyk badaki hobeto egiten bere lanak baina ez zuen gaizki jokatu hala ere, pilotari ematerako orduan fresko ikusi genuen bere bi beso ederrekin eta tanto bat ere eginaz atzekoadrotan baztarreratutako pilota batekin», dio Olaldek.

Peio Etxeberriari dagokionez, «gogo eta sasoi haindiarekin etorri zen Zumaiara partidua aurrera ateratzeko asmotan! Bai horixe, baina horretarako ezinbestekoa zuen bikotelagunaren laguntzik ez zuen izan. Aukera gutxi tantoa egiteko eta horiek ere berak sortu behar». Amaitzeko, Aitor Alduntzin iruñatarra «galdutako penaz gain bikotelagunari gehiago ez lagundu izanaren damu ere izango da ziur aski. Atzelari batek behar duen segurtasunik ez zuen erakutsi partida guztian zehar, jarri ezinik pilotara eta 'buena' egindako gehienak ere behar bezela gozatu gabeak», gaineratu du.

Bihar, 22:00etan Aitzurin

Bihar izango da azken laurdenetako hirugarren jardunaldia, 22:00etatik aurrera. Gazte-jubeniletan: Iriarte-Balerdi/Larrañaga-Cordon. Eta 23 urtez azpiko mailan: Salaberria-Aizpuru/Alberdi-Garmendia.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos