Easo Abesbatzak kontzertua eskainiko du ostiralean eliz parrokian

Easo Abesbatzako kideek ostiralean abestuko dute Orion.
Easo Abesbatzako kideek ostiralean abestuko dute Orion.

Salbador Ralloren zuzendaritzapean, doako sarrerarekin, 20:00etatik aurrera

DV ORIO.

Datorren ostiralean, irailak 1, Easo Abesbatzako gizonezkoen taldeak kontzertua emango du Orioko elizan, 20:00etan hasita. Kontzertua Udalaren udako programaren barruan antolatu da.

Easo Abesbatza, gizonezkoena, 1940an sortu zen eta berehala eman zion hasiera nazioarteko ibilbideari: Llangolem (Britainia), Lille (Frantzia) eta Arezzoko (Italia) lehiaketetan parte hartu zuen eta lehen saria irabazi zuen guztietan. Hasiera arrakastatsu horren ondoren, munduko toki askotan kantatu du: Madrilgo Palacio Realen, Bartzelonako Palaun, Pariseko Pleyel aretoan eta Châtelet antzokian, Municheko Herkulessaal-en, Monakoko Errege jauregian, Bruselako Errege antzokian, Buenos Airesko Colón antzokian, Mexikoko Arte Ederren jauregian, Bartlesville auditoriumean (EAB), Berlingo Philharmonie-n, San Petersburgoko Alexandrinsky antzokian eta Hermitage-n eta abar.

Era berean, munduko orkestra eta zuzendari onenekin eta bakarlari onenekin kolaboratu izan du 77 urteotako ibilbidean eta, horrez gain, 30 grabaketa baino gehiago ditu eginak. Abesbatzaren zuzendaria Xalbador Rallo Sagarzazu da gaur egun.

Kontzertuko lehen zatian elizako abestiak abestuko dituzte eta bigarrenean euskal folkloreko abestiak.

Fotos

Vídeos