EAJ-PNVren esanetan «Getariako EH Bildu gezurretan ari da»

Prentsaurrekoa. Itziar Etxarte eta Aitor Urresti publikoak diren dokumentuekin. /  AMAXKAR
Prentsaurrekoa. Itziar Etxarte eta Aitor Urresti publikoak diren dokumentuekin. / AMAXKAR

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urtarrilaren amaieran Getariako EAJren udal taldeak salatu zuen Getariako Udalaren finantza egoera «okerrera» doala EH Bilduk gobernuan jarraitzen duen urte bakoitzeko, hainbat daturekin esandakoa indartuz, «2015ean 142.856,26ko gain-kostuarekin itxi zen, eta 2016a, 109.791,63 eurokoarekin». Aitor Urresti taldearen bozeramaleak ere adierazi zuen azken bi urteotan, %36,2 egin duela behera Getariako Udalaren kutxako diruak, 404.055,21 eurotan zehazki, eta ez inbertsioetan, eguneroko jardunean baizik. Gaineratu zuen gastu arrunta %10 igo zela 2017ko aurrekontuan, sarrerak mantendu zirenean.

Nika Lertxundi alkateak eta Iker Azkue Ogasun zinegotziak otsailaren 3an sinatutako prentsa ohar batean EAJ-k adierazitakoa «gezur hutsa» dela esan zuten.

Honen aurrean, Aitor Urrestik adierazi du Eusko Alderdi Jeltzaleak eta bere udal taldeak ez duela gezurrik esan, «EAJk eta nik neuk politikagintza arduratsua egiten dugu. Udal teknikariekin elkarlanean egiten dugu lan, eta egiazko arazo larri baten inguruko adierazpenak dira pasaden urtarrilean burututakoak. Arazo bat, non Udaleko zerbitzu juridikoek azken urteotan ohartarazi duten, eta EH Bilduk kasu egin ez dion».

Txostenak dioena

«Hitzez hitz honakoa dio Udaleko Zerbitzu Juridikoen azken txostenak» esan du Urrestik. «Getariako Udalak defizit egoera onartu du kreditu aldaketa espedientea 2017 urteari dagokiona... Azken urteetan atzeman da udalaren inbertsio ahalegina udalaren baliabide ekonomiko arruntak gainditzen hasi dela, eta bestetik, hasierako aurreikuspenak ez direla egoki betetzen. Jakina da urtean zehar ezustekoak, ezbeharrak, eta matxurak gertatuz gero inbertsio aurreikuspenak betetzea zaila gertatzen dela eta arazo hori areagotu egiten dela aurrekontu apalen kasutan, baino aurrekontu landuaren helburuak egoki betetzearen xedea mantendu beharreko jarrera izan behar du. Bi irtenbide daude egoera errepikatu ez dadin: Inbertsio maila Udalaren ahalmenera egokitu eta aparteko inbertsiorik ez egitea edo gehitutako inbertsio maila mantendu nahi izanez gero, diru sarrerak igotzeko neurriak hartzea. Azken bi urteetan errealitate honen berri kontuhartzaileak udalbatzarrari aurkeztutako txostenaren bidez eman bada ere, joera errepikatzen ari delako, Udalbatzarra ez bakarrik jakitun, baizik eta egoera horretan egoera hori onarpen formala ematen dio organoa izan behar dela deritzot».

EH Bilduk Aitor Urrestik egindako adierazpenen aurrean adierazi zuen «udal-ordezkari batek oinarririk gabeko salaketak egitea erabat lekuz kanpo dagoela» eta adierazpenak zuzentzeko eskaera luzatu zuten. Urrestik argi utzi du oinarria badela, Zerbitzu Juridikoen txotena, eta gezurretan dabilena EH Bildu dela. «Badirudi EH Bilduk ez duela gardentasunez jokatu nahi. Idazkariaren txostenak EAJko adierazpen oro justifikatzen du, guztiz egiaz- koak baitira. Kudeaketa txarra badarama EH Bilduren udal taldeak, onar ditzatela beren ekintzak eta ez oposizioaren lanaren inguruko susmoa zabaldu, herritarrei egia helarazteagatik egindako adierazpenen aurrean, nahasmena sorrarazteko eta beren aurpegia zuritzeko helburu bakarrarekin». Aitorren esanetan «Getariako EH Bildu Udalaren baliabide ekonomikoak xahutzeaz gain, gezurretan ari da».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos