Donostiar emakume talde bat Enbil baserrian egon zen arbasoen aztarnak ezagutu nahian

Donostiarrak herriko baserrian./
Donostiarrak herriko baserrian.

DV AIZARNAZABAL.

Zazpi emakume donostiar Saiatz auzoko Enbil baserrian beren arbasoen kontuak jakiteko asmoz...

Istorio hau Placido Domingori aurtengo urtarrilean eskainitako 'Todos los apellidos vascos'-eko programaren ondoren etorri da; Domingoren ama, Pepita Enbil, garai hartako Saiatz auzoko Enbil baserriko bizilagunen ondorengoa zen eta bi donostiar emakumek erreportai hori ikusi zutenean, beren aztarnen bila etortzeko garaia zela ere pentsatu zuten. Pentsatu eta egin: Miren eta Mari Carmen Enbil ahizpak etorri ziren lehendabizi, beraien aitona Pepita Enbilen lehengusua zela adieraziz; Aizarnazabalgo Enbiletik atera, Donostiara joan eta bertan ezkondua. Oraingoan, emakumezko biloba eta birbilobez lagundurik etorri ziren beren jatorri lekua ezagutzera; Miren eta Mari Carmenekin batera, Aitziber, Eider, Arantza, Ainhoa eta Garbiñe egon ziren, oraingo Enbil baserriko bizilagunen abegikortasuna benetan eskertuz.

Fotos

Vídeos