Donostiako suak itsasotik ikusteko aukera Oriotik abiatuta

Donostiako su artifizialak itsasontzitik ikusteko aukera. /
Donostiako su artifizialak itsasontzitik ikusteko aukera.

Gaur eta bihar gauerako Begi Bistan enpresak irteerak antolatu ditu; gaueko 21:15ean aterata

DV ORIO.

Orioko Udalak eta Begi Bistan enpresak bi irteera antolatu dituzte, Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak itsasontzitik ikusteko. Irteerak gaur eta bihar egingo dira, asteazken eta osteguna. Itsasontzia Orioko kirol portutik aterako da bi egunetan, gaueko 21:15ean.

Txartelak salgai

Irteeran parte hartzeko txartelak aldez aurretik erosi behar dira: helduek, 30 eurotan, eta haurrek, 20 eurotan. Txartelak salgai daude kanpineko harreran eta turismo bulegoan. Su artifizialak amaitu ostean, berriro ere Oriora itzuliko da itsasontzia.

Fotos

Vídeos