Donostiako Santo Tomas egunera irteera

Albaola. Pasaiko museoa./
Albaola. Pasaiko museoa.

Arrantzale Zaharren Elkarteak antolatu du hilaren 21erako egitarau zabalarekin

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Arrantzale Zaharren elkarteak, jubilatu eta pensionisten etxeak, datorren 21erako egun pasa ederra antolatu du. Santo Tomas eguna izanik, Donostiara bidaia prestatu dute.

Lehendabizi, 10:30ean denak elkartu eta hamaiketakoa egingo dute elkartean. Indarrak hartu ondoren, 11:00ak inguruan aterako da autobusa Donostiarantz. Bertako azoka ezaguna bisitatzeko aukera izango dute denak, bakoitzak gogoko dituen bazterrak bisitatuz.

14:30ean bazkaria, Oiartzungo Gurutze Berri jatetxean. 17:00etan Pasaian kokatuta dagoen Albaola Museora bisita gidatua egingo da eta 19:00etan etxera itzuliko dira.

Izena emateko epea zabalik dago datorren abenduak 19a bitartean, asteartea, Laboral Kutxako bidaiako kontuan 40 euro ordaintzea nahiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos