Donosti Cup txapelketako partidak Iraetan, astelehenetik asteazkenera

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Donosti Cup Futbol Txapelketa lehia bizian dugu egun hauetan Gipuzkoako hainbat herrietan, eta hauen artean Zestoan (Iraetan) ere hainbat talde arituko dira lehia bizian. Espainiako eta beste hainbat herrialdetako taldeak arituko dira jokatzen Iraetako zelaian astelehenean hasi eta asteazkena bitartean, mutil eta neska, goiz eta arratsaldeetan, ia deskantsurik gabe. Norgehiagokak 10:00ak aldera hasi eta gaueko 20:30ak arte izango dira.

Iraetako zelaian, esate baterako, Orleans US, Sant Gabriel, Angoulem, Lormont US, Shervood eta Euskadiko hainbat talde arituko dira -Zestoako talde bat ere bai- jokatzen.

Esan azkenik partidetarako sarrera dohainik izango dela eta futbol zelaiko taberna irekita izango dela, freskagarriak edan eta pintxoak jateko.

Baratze inguruko tailerra

Iraetan dauden baratze komunitarioan azken aldian egiten ari diren tailer praktikoen harira, hurrengo larunbatean, uztailak 8, «Baratzaren inguruko jakintzak» tailer praktikoa ospatuko da, parte hartu nahi duen zale guztientzat.

Baratzean hasi berria izan edo dudak badituzu azaldu eta argituko dizkizue, tailer guztiz praktikoa izango den honetan. Hau, larunbatean, 9:30etik aurrera izango da, Iraetako baratze gunean.

Fotos

Vídeos