Dokumentalak heriotza eta dolua gaiak jorratzen ditu

Heriotza tabua da, hitzari berari bizkarra ematen diogu sarri, baina hurbil daukagu, gutxien espero dugunean iritxi daiteke. Heriotza bizitzaren beste aldea da eta onartu beharra dagoela ondo dakite maite dituztenen heriotza bizi izan duten askok. Hari horri tiraka, heriotzaz eta doluaz dokumentala egin du Iñaki Peña medikuak. 'Aulki Hutsak' izenburua darama eta bihar eskainiko da Orion, arratsaldeko 19.00tan, kultur etxean, doako sarrerarekin. Proiekzioaren ondoren mahai-ingurua antolatu da. Ikus-entzunezkoa lau ataletan banatuta dago: Mina, Haserrea, Egun Perfektuak eta Itxaropena. Gaia zaila da, baina dokumentala oso harrera ona izaten ari da, garaia iritsitakoan dolua naturaltasun handiagoarekin bizi ahal izateko.

Fotos

Vídeos