Diru-laguntza deialdia ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza sustatzeko

Igor Iturain. Udal Elkarteko lehendakariak iragarri zituen 2017ko diru-laguntza hauek.
Igor Iturain. Udal Elkarteko lehendakariak iragarri zituen 2017ko diru-laguntza hauek. / AMAXKAR

230.000 eurorekin lagunduko dira 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra burututako jarduerak

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko. Aurreko urteetan hainbat diru-laguntza deialdi egin dituzte Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek, arlo sozioekonomikoa sustatzeko. 2017ko deialdi honek horiek guztiak bateratu egin ditu.

Udal Elkarteko Zuzendaritza Ba-tzordeak uztailaren 7an onartu zituen oinarriak eta argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Hona hemen deialdiaren lau diru-laguntza lerroen ezaugarriak, laburbilduta: Lehenengoa: jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak (60.000,00 euro gorde dira lerro honetarako) enpresak sortzeko diru-laguntzak dira.

Bigarrena: Enpleguaren sustapena (90.000,00 euro gorde dira lerro honetarako) prestakuntza jaso ondorengo kontratazioetarako diru-laguntzak dira. Eskualdeko enpresentzako diru-laguntzak dira, prestakuntza bonoa eskuratzen duten langabeak kontratatzeko.

Hirugarrena inbertsioetarako diru-laguntzak (50.000,00 euro gorde dira lerro honetarako), itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako.

Laugarrena lankidetza egitasmoak garatzeko diru-laguntzak (30.000,00 euro gorde dira lerro honetarako). Itzuli beharrik gabeko diru-lagun-tzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan garatutako proiektuetarako.

Bi berrikuntza nagusi dakartza aurtengo deialdi honek, bata, kontratazioetako diru-laguntzak, prestakuntza bonoa. Eskualdeko enpresentzako diru-laguntzak dira, 'prestakuntza bonoa' eskuratu duten langabeak kontratatzeko. Bestea, lankidetza egitasmoak garatzeko diru-laguntzak.

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan garatutako proiektuetarako.

Fotos

Vídeos