Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Komunaren beharra. Dikeko parkean jende asko ibili ohi da.
Dikeko parkean komun publikoak jartzeko lanak abian dira

Dikeko parkean komun publikoak jartzeko lanak abian dira

DV

ORIO.

Jueves, 17 de agosto 2017, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Laster batean, Dikeko parkean komun publikoa jarriko du Udalak. Lehendabizi obra zibila egingo da, ingurua prestatzeko, eta ondoren, komun prefabrikatua instalatuko da, bere kasa garbitzen dena (hondartza inguruan eta tren geltokian daudenen antzera).

Obra zibila Orioko Aizperro Igeltseritzak egingo du eta dagoeneko hasi da lan horretan. Komunaren instalakuntza, berriz, Aseos Públicos Ibéricos enpresaren kontura izango da.

Obra zibila bi asteetan zehar egingo dela aurreratu da, eta komuna irailaren hasieran instalatuko da. Honekin, aspaldidanik zetorren eskaerari erantzuna emango zaio.

50.000 euroko gastua izango du komun publiko berriaren lanak (obra zibila eta komunaren instalazioa).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios