Borrar
Zumba. Maratoi herrikoian gazte asko bildu zen herriko plazan astelehen arratsaldean.
Desioak Sutan Sahararentzat ekimena gaur gauean Aian

Desioak Sutan Sahararentzat ekimena gaur gauean Aian

DV

AIA.

Miércoles, 9 de agosto 2017, 01:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aiako festek aurrera darraite eta azken bigarren egun hau ere beteta datorkigu. Honela, eguerdi partean, 11:30etik aurrera, sardin-jana eta toka txapelketa izango dira. Arratsaldean berriz, 16:00etatik 18:00etara, ur-jolasak eta kukaña lehiaketa igerilekuan.

Jarraian, 18:15ean Tio Teronen Semeak taldearen dantzaldia iragartzen da; 19:30ean, kalejira buruhandiekin eta trikitilariekin, eta egunekoa amaitzeko, 22.30ean, Desioak Sutan Sahararentzat ekimena. Su bolak aireratuko dituzte hilerriko zelaitik. Gauerdian karroza aterako da eta ondoren, Abiba taldearekin dantzaldia.

Jaiak bihar amaituko dira, San Lorentzo egunarekin. Aipatzekoak, goizeko 11:00etan meza nagusia eliz parrokian; 12:00etan, pilota partidak; emakumezkoak binaka: Larrarte-Mendizabal, Arrizabalaga-Etxanizen aurka, eta jarraian, gizonezkoak binaka: Titin III-Apraiz, Saralegi-Galarzaren aurka.

Ondoren adinekoei eskainitako bazkaria izango da. Arratsaldean berriz, 17:00etatik 19:00etara, burbuilazko Bolak Bubble Balls ume eta ez hain umeentzat, eskola aurreko atarian. Era berean, 17:30ean hasita, harri-jasotze erakustaldi-lehiaketa. Parte hartzaileak: Joxe Ramon Iruretagoiena, Hodei Iruretagoiena, Joseba Ostolaza, Jexux Mari Iruretagoiena, Haimar Irigoien, Josetxo Urrutia, Aimar Galarraga, Iñigo Eizagirre eta Idoia Etxeberria. Ikusi daitekeen bezala, jaialdi handia eta egunekoarekin amaitzeko, Kupela taldearekin dantzaldia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios