Denboraldi-aurreko estreinaldian garaipena lortu du Keta Babyautok

Lazkano. Zumaiakoren aurka golegile izan zen Ander.
Lazkano. Zumaiakoren aurka golegile izan zen Ander. / AMAXKAR

Zumaiakoren aurka bi eta lau nagusitu ziren Aita Mari futbol zelaian Iñaki Azpitarteren mutilak

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Oraindik prestaketa lanak besterik ez dira baina Getariko Keta Babyauto futbol taldeak denboraldi-aurrekoari hasiera ezin hobea eman dio asteburu honetan.

Zumaian, Aita Mari futbol zelaian prestaketako lehen partida jokatu zuten joan den larunbat goizean eta Iñaki Azpitarteren jokalariak bi eta lau nagusitu ziren bertako taldearen aurka, Zumaiako.

Hamahiru gizonekin besterik ez ziren joan getariarrak baina partida bikaina jokatu eta garaipen garrantzitsua lortu dute, bereziki aurrera begira egin beharreko lanari begira, ilusioz beteta jarraituko bai dute lanean ondorengo egunetan.

Golegileak Ander Lazkano, Jon Galarraga, Gorka Lazkano eta Salamo izan ziren. Gaur arratsaldeko 18:00etan Vasconiaren aurka aurre-denboraldiko bigarren partida jokatuko dute eta larunbatean hurrengoa Sanpedrotarrak taldearekin.

Fotos

Vídeos