Bi denboraldi eta gero, bandera bat berriz Oriora

Bandera. Arraunlariak, direktibo eta laguntzaileak, seme-alabak... igande arratsaldeko harreran.

Moañan irabazi zuten aurrekoa, 2015eko abuztuaren 8an

DV ORIO.

Bi denboraldi ondoren, Orio Arraun Elkarteak Ligako estropada bat irabazi du. 2015eko abuztuaren 8an Moañako bandera irabazi zutenetik, banderarik ezin lortu, joan den igandera arte, Sestaon.

Aurreko egunean ere lan txukuna egin zuten, laugarren postuan amaituz Bilboko Banderan. Sentsazio onekin amaitu zutela zioten, nahiz Urdaibairekiko 27 segundotara amaitu. Inork gutxik espero zuen igandeko emaitza, nahiz Salsamendik behin eta berriz errepikatu lan ona egin dutela negu partean. Beltzetik zurira berehala pasatzen gara, eta ikusi besterik ez zaletuen bizi-poza igandeko emaitzarekin. Ehunka herritar bildu ziren igande arratsaldean herriko plazan arraunlariei ongietorria eman eta zorion-tzeko. Datorren larunbateko estropada Orion izanik, gogo handiarekin dago mundu guztia.

Bestalde, ARC-1eko ontziak 11. postuan amaitu zuen Zumaian, eta neskak hirugarren Donostian.

Fotos

Vídeos