Denboraldi berriari ekin dio Getariako Keta futbol taldeak

Agurra. Beteranoak joan eta aurpegi berriak etorriko dira.
Agurra. Beteranoak joan eta aurpegi berriak etorriko dira. / AMAXKAR

Prestaketaren barne lagunarteko partidak jokatuko dituzte ondorengo asteetan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Keta futbol taldeak 2017-18ko denboraldia prestatzen hasia du dagoeneko. Udaran badirudi atseden garaia izaten dela gehienentzat baina Ketako arduradunak gogor ekin diote lanari, taldeak aldaketa ugari izango ditu eta dena prestatu beharra izaten da gero arazorik ez izateko.

Abuztuak 10ean lanean hasi zen talde berria aurkezpenarekin. Aurtengo denboraldian 1. Erregional mailan arituko dira eta entrenamenduak abuztuak 17tik hasiak dituzte. Iñaki Azpitarte izango da entrenatzaile bakarra, Txema Rauleagarekin azken urtean elkarlanean ibili ondoren.

Entrenamenduak beharrezkoak izaten dira prestaketa egoki bat lor-tzeko baina lagunarteko partidak ere funtsezkoak dira. Dagoeneko lotu dituzte batzuk eta hauen artean Zumaiakorekin jokatuko dutena izango da lehenengoa, bihar larunbata 10:15ean hasita Zumaian.

Vasconiarekin datorren asteazkenean jokatuko dute eta gero etorriko dira Sanpedrotarrak, Ostadar eta Roteta taldeekin jokatuko dituztenak liga hasi aurretik.

Fotos

Vídeos