Lan deialdia hondartzako osasun zerbitzuetarako

Sorosleak. Malkorbe hondartzan joan den urteko udan. / AMAXKAR
Sorosleak. Malkorbe hondartzan joan den urteko udan. / AMAXKAR

Gurutze Gorriak Getaria eta Zarautzen postu ezberdinak eskainiko ditu udan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gurutze Gorriak, bi hilabete geratzen direnean hondar-tzetako denboraldia zabaltzeko, deialdia egin du hondartza horietan lanpostuak bete ahal izateko. Getaria eta Zarautzen postu ezberdinak bete beharko dituzte, besteak beste ur-sorosleena, osasun emergentzietarako teknikariarena, administrariarena eta erizainena.

Bi herrietako hondartzetarako 40 ur sorosle kontratatuko dituzte uda honetarako. Interesdunek proba teorikoak zein fisikoak gainditu beharko dituzte. Horrez gain, ezinbestekoa da adinez nagusia eta euskarazko B2 mailaduna izatea. Gurutze Gorriaren aurreikuspenen arabera, proba teorikoa maiatzaren 5ean izango da Zarauzko Gurutze Gorrian.

Erizaintzan diplomatu edo graduatuentzako hiru plaza daude. Beharrezkoa izango da titulazioa eta elkargoan izena emanda egotea. Gainera, beste hainbeste lanpostu egongo dira osasun emergentzietako teknikarientzat. Azken horiek BTP karneta, erdi mailako lanbide heziketa eta euskara ulermena izan beharko dute; horrez gain, azterketa medikua pasa beharko dute kontratatua izan aurretik.

Azkenik, administrari postu bat eskainiko dute. Hauek dira bete beharreko baldintzak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta erabiltzaile mailako informatika ezagutzak izatea, Gurutze Gorriko boluntario izatea eta euskara ezagutzea.

Postu guztietarako eskaria maia-tzaren 1eko 20:00ak baino lehen egin behar da Zarauzko Gurutze Gorriaren idazkaritzan edo baita zarautz@cruzroja.es helbide elektronikoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos