Deborah Carter kantariak Ella Fitzgerald ekarriko du gogora

Deborah Carter bere taldearekin gaur zortzitan plazan abestuko du.

DV ORIO.

Aurtengo Jazzaldiaren programaren barruan, kontzertu bat izango da gaur arratsaldean herriko plazan, 20:00etan hasita. Aurten betetzen dira 100 urte Ella Fitzgerald kantari estatubatuarra jaio zela eta haren omenezko kontzertua izango da, Deborah Carter Quintet taldearen eskutik. Taldea honela dago osatuta: Deborah Carter (ahotsa), Iñaki Askunze (saxo tenorea), Francisco Javier Juanco (gitarra), Gonzalo Tejada (kontrabaxua) eta Jo Krause (bateria).

Ella Fitzgerald gogoan

Deborah Carter kantariak Ella Fitzgerald jazzaren dama handiaren errepertorioa ekarriko du gogora, haren jaiotzaren mendeurrenaren harira. Jazzaren eta XX. mendeko kulturaren ikono ezagun bat da Ella Fitzgerald. Carterek fidel interpretatzen ditu haren abestiak, baina estilo pertsonala ere ematen die. Sei disko publikatu ditu eta mundu osoan barrena egin ditu birak. Jazz-bokal irakaslea da Musikenen.

Fotos

Vídeos