Datorren urterako ordenantza fiskalak onartu ziren aho batez

Zaborren tasak ez dute igoerarik izango etxebizitzetan

DV AIZARNAZABAL.

Aizarnazabalgo Udalak 2018rako ordenantza fiskalak onartu ditu dagoeneko; orokorrean K.P.I.ren igoera izango dute udal tasek 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera. Salbuespena zaborren tasa izango da, hau ez da igoko etxe bizitzetan baino bai komertzio eta lantegietan, modu honetara zerbitzuen sarrera eta gastuen artean dagoen aldea murrizteko beste pausotxo bat eman nahi da.

Bestalde, ibilgailuen zergan inguruko herrien parean pixkana jartzeko helburuarekin, tarifak aldatu dira; Lauburu erabilera guneko lokalak eta beste eraikun-tzen lokalen erabilera erregulatu da eta aurrerantzean, erabilera partikularretarako ekintzak kobra-tzen hasiko.

2018ko udal aurrekontuak

Hilaren 25ean onartu ziren 2018rako udal aurrekontuak aho batez, 1.310.500 eurotako izango dituelarik udalak gastatzeko, aurreko urtean baino 320.130 euro gutxiago. 2017 eta 2018 urtearen artean egin den gutxipenaren arrazoiak besteak beste, 2018-2021 urteetako onartu den Plan Ekonomiko Finantzarioa da eta ez direlako aurrikusten aurreko urteetan Udalak izandako diru laguntzak izango dituenik; beraz, hau izan da aurrekontuen beherapenerako arrazoia, diru sarrera gutxiago izango denez, gastua ere gutxitu egin da. Egingo diren inbertsio nagusiak, herriko baserri bideak hobetu, Zubialderen irisgarritasuna susta-tzea, autobus geltokira iristeko bitartekoak jarriz, bide gorriaren erabilerraztasuna sendotu, Etxabetik Zubialderaino bidea gorria bukatu eta Zubialde auzoko ur eta estolderia tuberiak berritzea.

Traste handien bilketa

Bolumen handiko hondakinen bilketan aldaketak izan dira aurtengo uztailetik; traste handiak ateratzea nahi duenak, Emauseko kideen 636789574 telefonora deitu eta hitzartu behar du trasteak nola jasoko dituzten.

Beste aukera, norberak hondakinak Zumaiako garbigunera eramatea da, 943890808 telefono zenbakira deituz eta 8:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30eko ordutegian.

Fotos

Vídeos