Datorren asteburuan Nafar Auñamendiak ezagutzeko aukera

Alano. Asteburuan igoko dute getariar mendizaleek. / AMAXKAR
Alano. Asteburuan igoko dute getariar mendizaleek. / AMAXKAR

GETARIA.

Nafar Auñamendiak ezagutzeko aukera paregabea izango dute getariar mendizaleak datorren asteburuan. Bi egunetako irteera honetan, larunbatean Anie igotzeko asmoa dago, 2.707 metroko gailurra eta sei orduko ibilbidea gutxi gorabehera. Igandean, berriz, lau ordu eta erdiko ibilaldia proposatzen da, Atxar de Alano igotzeko, 2.078 metroko gailurra. Irteera larunbatean goizeko 6:00etan izango da eta Oxanea Albergean lo egingo dute larunbatean.

Fotos

Vídeos