Datorren astean iragarriko dute Balenciagako 2018ko programazioa

Givenchy. Getarian. / AMAXKAR
Givenchy. Getarian. / AMAXKAR

Aurreko ekitaldiaren balantzea ere egin du te Museoko arduradunak

GETARIA.

2018. urtean Museoak Getariako sortzaile ezagunaren obraren ondare-balioari buruzko gogoeta egingo du. 1968an, duela 50 urte, Cristobal Balenciagak erretiroa hartzea, bere etxeak ixtea eta bere ibilbide profesionalari eta bere sorkuntza-zikloari amaiera ematea erabaki zuen. 1917. urtean Donostian bere lehen tailerra zabaldu zuenetik mende erdiko ibilbidea, bere kideen errespetuaren eta nazioarteko goi-mailako joskin-tzan lortutako erabateko errege-tzaren bidez bermatutakoa.

Urteko programazioaren bitartez jostunaren ondarearen alderdi hau erakutsi nahi da. Halaber, bere gaur egungo indarraldiari eta hark utzitako ondareari buruzko gogoeta egin nahi da. Testuinguru horretan, martxoan erakusketa garrantzitsu bat egingo da Museoan. Erakusketa horretan jostunaren obrak etapa desberdinetan izan duen bilakaeraren irakurketa osoa eskainiko da, eta hainbat hezkuntza-proiekturen bitartez modari lotutako profesionalen-tzako ikerketa, sorkuntza eta teknifikazioa sustatuko dira.

Zehazki, 2016. urteaz geroztik Museoak sustatutako 'Balenciaga and the Revolution of the Silhoue-tte' hezkuntza-proiektuak moda-diseinuko nazioarteko sei eskola ospetsuenetako irakasleak eta ikasleak bildu ditu museoaren bildumaren inguruko proiektu batean, ondare hori ezagutzera emateko eta sorkuntza berriaren eta ekin-tzailetzaren zerbitzura jartzeko asmoz. Proiektuaren emaitzak ere 2018. urtean ezagutuko dira, zehazki, maiatzean. Museoaren programazioa modaren eta Balenciagaren figuraren inguruko beste erakusketa- eta kultura-proposamen batzuekin osatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos