Bisita kulturalak astelehen eta ostiraletan

DV ORIO.

Astean bitan bisita kulturalak antolatuko ditu Begi-Bistan enpresak, Orioko Udalarekin elkarlanean abuztuan eta irailean. Astelehenetan eta ostiraletan izango dira, 12:00etan hasita herriko plazatik. Helburua Orioko alde zaharra eta eraikin garrantzizkoenak bisitariei erakustea da, herriaren historiari buruzko azalpenak ematearekin batera.

Herriko plazatik abiatuko dira alde zaharrera eta bertan Pilliku plaza, Kale Nagusia, Salatxo, Iturriaga jauregia eta eliza ingurua bisitatuko dituzte. Handik errio aldera jaitsiko dira berriz eta aukera izango dute Mutiozabal on-tziolari buruz eta Arraunetxeari buruz informazioa jasotzeko. Bisita kulturalak ordu eta erdiko iraupena izango du. Turismo bulegoan, kanpinean edo Arraunetxean eman daiteke izena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos