Bisita gidatuak izango dira Ertxiña mendiko meatzaritza ondarea ezagutzeko

Ardo dastaketa ekitaldia festatxo berezi bat izaten da. /  ARRIZABALAGA
Ardo dastaketa ekitaldia festatxo berezi bat izaten da. / ARRIZABALAGA

Hilak 21 eta 28, goizeko 11:00etan, Aizarnako plazan hasiko dira bisitaldiak

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

XIX. mendean Ertxiña mendiko lignito ikatz ustiaketari ekin zitzaion. Ikatz hau inguruan sortzen joan ziren zementu hidraulikoa egiteko lantegietako labeentzat erregai aproposa zen. XX. mendean zehar ordea meategi horiek ixten joan ziren eta ondorioz beraien aztarna materialak galtzen.

Herriko meategien inguruan badago zer kontatuta, eta ondorioz udalak zenbait bisita gidatu antolatu ditu, interesa dutenentzat. Bisita horiek Asier Olazabal eta Aitziber Gorrotxategi aizarnarrek gidatuko dituzte. Lehenengoa arkeologoa da, Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatua eta Aranzadi Zientzi Elkarteko kidea. Esperien-tzia handia du arkeologia gaietan baita Aizarna eta inguruko historian ere. Gorrotxategi, berriz, Historian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondo ezagutzen du Aizarna eta, batez ere, bertako meatzaritza. Besteak beste, 'Meatzaritza nekazari-herri batean. 1844-1982' lana argitaratu zuen 'Uztaro' aldizkarian. Eguraldi oso txarra egingo balu, bisita gidatuaren ordez, hitzaldia eskainiko da Aizarnan bertan. Informazio gehiago jasotzeko edo eta izena emateko kultura@zestoa.eus helbidera jo daiteke.

IV. ardo dastaketa

Etzi, larunbata, eguerdiko 12:30etik 14:30ak bitartean, Lizentziadonekoa plazatxoan IV. Ardo Dastaketa izango da, laiak dendaren eskutik. Bertan ohikoak ez diren upategietako (Trus, Quinta esencia, Monteabellon, El Otero, Guzman Aldazabal, abar) hainbat ardo mota edan ahal izango da, pintxo goxoak jan eta horretaz gain Ustekabe fanfarrearen doinuaz gozatu.

Fotos

Vídeos