Bisita gidatuak doan gaur Museoan

Bisitak. Gaur aukera ona dago sarrera ordaindu gabe. /  AMAXKAR
Bisitak. Gaur aukera ona dago sarrera ordaindu gabe. / AMAXKAR

Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur eta Cristóbal Balenciaga Museoak aukera paregabea eskaintzen du obra bat Museoan gordetzen den unean aplikatzen den prozedura ezagutzeko, baita kontserbazio-irizpideen eta, bereziki, bildumen erakusketa-prozeduren berri izateko ere, 'Cristóbal Balenciaga, Moda eta Ondarea' erakusketaren bisita gidatuaren bitartez.

Gainera sarrera doan izango da. Programatutako bisitak bi izango dira, 12:30ean (gaztelaniaz) eta 17:00etan (euskaraz). Izena banaka eman behar da aurretiaz Museoko harrera-lekuan, bisita hasteko ordua baino lehen, eta talde bakoitzerako zehaztutako gehienezko bisitari kopurua bete arte.Informazio gehiago eta erreserbak 943 00 88 40 telefono zenbakian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos