Bisiguaren sekretuak, Kosta Gastronomika jardunaldietan

Bisiguaren. Sekretuak ezagutzeko aukera. / ETXEBERRIA

Datorren ostiralean izango da Orioko ekimena, erretegietako sukaldari maisuen eskutik

DV ORIO.

Datorren asteburuan ospatuko dira aurtengo Kosta Gastronomika jardunaldiak. Urriaren 13, 14 eta 15ean egingo dira eskualdeko bost herrietan: Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Orion. Aurkezpen-ekitaldian omenaldia egin zitzaion Aiako Ramon Lizeaga zenari, gaztagintzan egindako lanagatik eta hainbat urtetan eskualdearen enbaxadore izateagatik.

Kosta Gastronomikaren eskain-tza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta.

Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, parrilla, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa. Kosta Gastronomika ekimenak ez ditu bakarrik produktuak eskaintzen, baizik eta esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera aparta. Honela, Oriori dagokionez, urriaren 13tik 15era bitartean, bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu guztiak ikusteko aukera eskainiko da, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta.

Hau, ostiralean izango da, 13:00etatik 14:00etara, prezioa 25 eurotakoa izanik. Informazioa eta erreserbak, Orioko Turismo Bulegoan, 943 835 565 telefono zenbakira deituta egin daitezke.

Fotos

Vídeos