Borrar
Bilera irekia. Alhondegian egingo da bihar goizean. AMAXKAR
Bilera irekia bihar goizean EH Bilduk deituta gai ezberdinak jorratzeko

Bilera irekia bihar goizean EH Bilduk deituta gai ezberdinak jorratzeko

Viernes, 17 de noviembre 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getariako EH Bilduk bihar larunbata Bilera Irekia antolatu du Alhondigan (goizeko 10:00etan hasita). Bertan hainbat gai tratatuko dira. Hirigintza kontuekin zerikusia duten Beilatokia, Sahatsagako etxeak eta kiroldegiko obrak. Hauen berri emango da eta bertaratzen direnen kezka eta galderei erantzungo zaie.

Bestea gaia, parte-hartzeekin zerikusia duena. EH Bilduren lehentasunetako bat herritarren ahalduntzea da; herritarrak beraiei eragiten dien kontuetan iritziak eman, hitz egin eta adostasunak bilatzea. Bide horretan azkenaldian urratsak ematen ari dira eta etorkizunaz ere hitz egin nahi da. Horretarako baliatu nahi da bilera hau ere. Guztion iritzia behar beharrezkoa dela baieztatuz.

Azkenik, memoria historikoarekin zerikusia duen atalari eutsiko zaio eta kontuak zertan diren azaldu, iritziak konpartitu etab. Jendeak ekartzen dituen aportazioei ere tartea emango zaie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios