Borrar
Kokapen berria eta obrak. Tanatorioa hilerriaren sarreran egitea erabaki da eta dagoeneko lanak hasi dira ikus daitekeen bezala. AMAXKAR
«EH Bilduk tematuta jarraitzen du tanatorioa egitean», salatu du EAJk

«EH Bilduk tematuta jarraitzen du tanatorioa egitean», salatu du EAJk

Jeltzaleek adierazi dutenez, «obrak hasi dituzte, nahiz eta kostua 130.000 eurotan igo den»

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Domingo, 10 de diciembre 2017, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Ezkutuan eta presaka hasi dituzte obrak», adierazi du EAJ-ren Udal taldeko bozeramale den Aitor Urrestik hilerrian egingo den tanatorioaren inguruan. «EH Bilduk tanatorioa eraikitzeari ekin dio, kokapen aldaketa batekin, eta horrek getariar guztiongan du eragina, kostua 12.000 eurokoa izatetik 142.000 eurokoa izatera pasa baita», erantsi du. Jeltzaleen esanetan, «100.000 euroko kostua zuen Eskualtxetako proiektuak eta 88.000 euro Eusko Jaurlaritzak ordaintzen zituen diru laguntza bidez, beraz kostu 12.000 eurokoa zen getariarrontzat. Orain, Eusko Jaurlaritzako diru laguntza galdu dute, eta gainera, proiektu berriak 142.000 euroko kostua du. Beraz, 142.000 euro ordainduko ditugu getariarrok orain, gehi urtez urteko gestioa, urtean bataz beste Getarian hiltzen diren 20 pertsona artatzeko. Eta guztia, herriari informazio eskubidea ukatu eta parte hartzen utzi gabe».

Getariako EAJren udal taldeak nabarmendu duenez, «EH Bilduri komeni zaionean parte hartze bilerak nonahi antolatzen dituzte. Beste batzuetan inor ohartu ez dadin, oposizioa bera ere baztertuz, hanka-sartzeak ezkutatzen saiatzen dira, herritarrak bazterrean utzita. Eusko Alderdi Jeltzaleak dioenez «EH Bilduk tematuta jarraitzen du tanatorioa egitean» eta galdera egiten dio alkate jaunari, «zergatik ez zaio herriari galdetu, 88.000 euroko diru laguntza galdu ostean merezi ote duen tanatorioa egiteak?»

Noraezean dabiltzala

«Noraezean ibiltzearen ondorio», hala izendatu dute EAJren Udal taldeko kideek EH Bilduren gestioa. 2016ko ekainean abiatu zuen Getariako tanatorioaren proiektua EH Bilduk, nahiz eta 7 kilometroko ratioan bi tanatorio dauden, bata Zarautzen eta bestea Zumaian, «noraezean diogu, enpresa pribatu batek aurkeztutako proiektua eramanen dutelako aurrera, eta gainera, herritarren iritzia kontuan izan gabe, nahiz eta parte hartze prozesu bat gauzatuko zutela hitz eman zuten. Egin edo ez, eta egitekotan non, herritarrek aukeratzeko. Hasieran onartutako proiektuak, Eusko Jaurlari-tzara aurkeztua diru laguntza eske, Eskualtxetan zuen aurreikusia kokapena. Ez zen inolako partaidetza prozesurik egin. Ez zen herritarren iritzia kontuan izan. Enpresa pribatu batek proiektua aurkeztu zion udal gobernuari eta gauzatzea erabaki zuten, inorekin ezer hitz egin gabe, ezta oposizioarekin ere».

«Behin proiektua ezagutu zenean, herrian protestak abiatu ziren, kultura sormenera bideratutako espazio garrantzitsu baten galera bai-tzekarren EH Bilduren ideiak». Aitor Urresti EAJren udal bozeramaleak nabarmendu duenez, herria altxa zenean «atzera» egin zuen udal gobernuak.

Atzera egiteak ordea, ez zuen proiektua geldiarazi, nahiz eta jeltzaleek behin eta berriz adierazi proiektua ez dela beharrezkoa, ezta eraginkorra ere planteamenduan, eta hori gauzatzeak herrian behar gehiago duten inbertsioak atzean uzten dituela.

«Urte honen hasieran, EH Bilduk aurrekontuak aurkeztu zituenean -azaldu du Urrestik- Eusko Alderdi Jeltzaleko zinegotziok ohartarazi genion alkateari tanatorioaren gaian egia ezkutatzen ari zirela herritarrei. Ez ziguten kasurik egin».

Nahikoa diote datuek, baina jada proiektua aurrera doa. EH Bilduk alkate dekretu bidez sinatu zuen kreditu aldaketa eta obren lizitazioa. Jada hasiak dira lanak.

Getariako EAJk EH Bilduren «utzikeria eta kontu publikoen gestio txarra» salatu ditu, «ez da zilegi getariar guztion diruarekin horrela jokatzea. Herriak baditu behar ugari, eta gobernu honek nahi duen tanatorioa egiteko, bertan behera jarraituko dute. Eta ez da hori bakarrik, orain tanatorioa egin bai, eta nolakoa izango da horren kudeaketa?», dio.

«Udal gobernu honek tanatorioa egitean soilik pentsatu du. Ez dakite nola kudeatuko den, errentagarri izango ote den edota getariarrok estali beharko ote ditugun guneak izango dituen gastuak, zerbitzuak berak ezin baitu adierazi ditugun datuekin». Getariako EAJren ustez, larria da erakunde ezberdinek bideratzen dituzte diru-laguntzak gaizki erabiltzearen ondorioz, herritarrek 142.000 euro inolako beharrik gabe ordaindu behar izatea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios