EH Bildu, oso kezkatuta argiteriaren pribatizazioarekin

Eh Bilduko zinegotziak oso kezkatuta.
Eh Bilduko zinegotziak oso kezkatuta. / ARRIZABALAGA

«Sekulako kalte ekonomokoa dakar erabaki honek» azpimarratu zuten

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Atzo, larunbata, Zestoako udaleko EH Bilduko zinegotziek prentsaurrekoa egin zuten, Udalak hartu dituen azken erabakiak gogor kritikatuz, eta hauen kezkak azaltzeko asmoz.

Argiteriaren pribatizazioa izan zen gai nagusia. Honen inguruan hainbat galdera egin zituzten. «Zergatik eman zaio beste enpresa pribatuari argiteriaren inguruko pliegoak edo baldintzak egiteko ardura?», galdetzen zuten. Izan ere udal teknikoak egiten dituzte normalean lan hauek (Kiroldegiko obra adibide), «eta kasu honetan pliego edo baldintza hauek norabide nabarmena dute enpresa pribatuek nahi dutena egin ahal izateko, eta udalak eskuak lotuta izateko hauen aurrean», salatu zuten.

«Hau izan al da pliegoak egiteko ardura kanpoko enpresa bati emateko arrazoia?», zioten. Horrez gain, «ulergaitza da udalak ez egin nahi izatea ikerketa serio eta sakon bat non eta Zestoako argiteria led sistemara egokitzeko lanak udal langileek egitearen kostu erreala zein izango zen jakiteko balioko zuena, Azpeitikoak egiten ari diren bezala. Nola jakin dezakegu orduan zein den benetan berrikuntza honen kostua? Nola eman dezakete lan hau kanpora zenbat kostatzen den jakin gabe? Ez da normala», zioten.

Fotos

Vídeos