EH Bildu abstenitu egin da UKUEko datorren urteko aurrekontuak bozkatzerakoan

DV GETARIA.

«EH Bildu abstenitu egin da Urola Kosta Udal Elkarteko 2018ko aurrekontuetan, gabeziez harago ezinbesteko proiektu batzuk jasotzen direlako. Gainera, aurrekontuen gabeziak konpontzeko EH Bilduren proposamenak atzera bota ditu EAJak Udal Elkartean» adierazi dute koalizio abertzaleko kideak.

Urola Kostako Udal Elkartearen (UKUE) 2018rako aurrekontuetan, EH Bilduk azpimarratu nahi du «badirela lerro benetan interesgarriak eta gure babesa dutenak. Zentzu horretan, begi onez ikusi ditugu UEMArekin lankidetzan burutuko den proiektua, turismoan euskarak lehentasunezko presentzia izan dezan edo lan duin eta iraunkorra bultzatzeko martxan jarri genituen laguntzak mantentzea. Hondakinak biltzeko sistema berria gauzatzeko partida ekonomiko nagusia ere jasotzen dute aurrekontu horiek».

Hala ere, «Urol

a Kostako EH Bilduk esan beharra dugu EAJren zuzendaritzaren aldetik aurreko urtean akordiotara iristeko jarrera ikusi bagenuen -eta akordio batetara iritsi ginen azkenean- aurten ez dela horrela izan. UKUEko zuzendari-tzak ez du jarrerak gerturatzeko saiakera nabarmenik egin eta gure hobekuntzak proposamen nagusiak ez dira aintzakotzat hartu».

Zabor bilketa sistema berriaren inguruan, esaterako, «ezinbestekoa da behar besteko baliabideak bideratzea. Arrakasta izango badu eta dagoeneko sistema hori erabiltzen duten eskualdeetako esperientzia ikusita, ezarpen fasean indar berezia egin behar da».

Emakumeak laneratzeko eta parekidetasunean sakontzeko beste neurri bat eskatzen zuten, «oinarrietako puntuaziotatik harago, emakumeen laneratzerako lerro berri bat sortzea. Baina hori ere ez dute onartu» adierazi dute EH Bilduko ordezkariak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos