Bilboko manifestaziora joateko autobusa dago

EH Bilduko Udal Taldeak babesa eman dio manifestazioari./
EH Bilduko Udal Taldeak babesa eman dio manifestazioari.

GETARIA.

Bilbon datorren larunbatean egingo den manifestazioak 'Prest gaude' leloa darama, giza eskubideak bermatu, konponbidean aurrera egin eta bakea lor-tzeko prestutasuna agertuz. Arra-tsaldeko 17:30ean hasiko da La Casillatik. Azken urteetan bezala, Getariatik autobusa jarriko da Bilbora joateko. Izena Harralden edo Harritarten eman behar da. Aurten 'motxiladun umeak' izango dituzte gogoan, hau da, gurasoak bisitatzeko espetxeetara kilometroak egin behar dituzten presoen seme-alabak. Getariako EH Bilduko Udal Taldeak U13ko manifestazioarekin bat egiten duela adierazi du eta goiko argazkian hori islatu nahi izan du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos