Bihar da Inauterietako kartelak aurkezteko azken eguna

DV GETARIA.

Inauterien berri emateko egiten den kartela lehiaketa bitartez aukeratuko da eta herritarrek egindako kartel horiek aurkezteko azken eguna bihar izango da, beraz erne ibili beharko dute oraindik euren lanak aurkeztu ez dituztenek. Arratsaldeko 19:00ak bitartean egin daiteke Udaletxean edo liburutegian eta epez kanpo ez da lanik onartuko.

Gogoan izan lehiaketak oinarri nagusiak ondorengoak direla. Gaia Getaria eta Inauteriak izango da. Kartelean sartu beharreko derrigorrezko testuak zera jarri behar du 'Getariako Inauteriak 2018' eta jarraian lema bat. Adin guztietako herritarrei zuzendua dago. Kartelak A3 neurrikoak izan behar dute eta edozein eratako lanak onartzen dira (16 urte artekoak lanak eskuz egin behar dituzte). Partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkez daitezke. Kartelak ez dira izenpetu behar, izena eta datuak gutun-azal batean sartu behar dira.

Bost maila ezberdinetan banatuta egongo da lehiaketa eta sariak maila guztientzat egongo dira. Lehen hiru mailetan opariak jasoko dituzte irabazleak eta beste bietan dirua, 60 euro 12-15 urte bitarteko gazteentzat eta 150 euro helduentzat. Lan guztiekin erakusketa egingo da udaletxean otsailak 5etik 12ra.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos