Bihar hasiko dira Saiatz auzoko San Kristobal jaiak

San Kristobal jaietan txikiek txokolatea hartzen, jolastu ondoren.

DV AIZARNAZABAL.

Bihar hasi eta hiru egunetan zehar luzatuko dira Saiatz auzoko aurtengo San Kristobal jaiak. Bihar, arratsaldeko 16:00etatik 16:30etara, musean aritzeko izenemate epea irekita egongo da, berehala hasiko delarik txapelketa Saiatzko plazan lau usteletara eta bikoteko hogei euro ordaindu beharko delarik.

Arratsaldeko 19:00etan jaien benetako hasiera izango da luntxarekin, Izer eta Alabier trikitilarien doinu alaiek giroturik. 20:30ean auzo afaria eta 23:00etatik aurrera trikitilariekin erromeria goizaldera arte. Igandean berriz, eguerdiko 12:00etan pintxo poteoa Ansorregi eta Larrañagarekin, arratsaldean herri kirolak izango ditugularik.

Bestalde, uztailean zehar ostiraletan liburutegia itxirik egongo da eta hil honetako 27tik abuztu bukaera arte egongo da itxirik oporrengatik; udal bulegoen ordutegia bestalde honoko hau da: 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera eta alkatetzaren ordutegia berriz, 8:00etatik 12:00etara.

Fotos

Vídeos