Bihar hasiko dira Narrondoko San Kristobal Jaiak

Aurten ere sardina jana izango da jaietan.
Aurten ere sardina jana izango da jaietan. / ARRIZABALAGA

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Uztailan zehar Zestoako hiru auzoetan jaiak ospatzen ditugu, segidan segidan. Bihar Narrondon hasi eta hurrenez hurren Arroabean eta Arroagoian ospatuko ditugu Karmenak eta Santio-Santana jaiak. Narrondoko jaiei begira jarriz, urtero legez, herri txikien usaina izaten duten jaiak antolatu dituzte, larunbata izango delarik egunik potenteena. Egun honetan umeen-tzat puzgarriak eta herri afaria izango dira ekitaldi nagusiak. Horrez gain izango dira karta jokoak, asto probak, Gorriti eta bere animaliak, Raza Aztecaren emanaldia, sardina jana, trikitia eta abar...

Bestalde, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, bihar, ostirala, sukaldaritza tailerra, afari merienda eta zinema izango dira, 4 urtetik gorako haurrentzat. Sukaldaritza tailerra 17:30ean hasiko da, arkupetan, eta bertan egongo dira osagai guztiak. Segidan afari merienda izango da, eta gaueko 22:00etan, 'Oker' umeentzako filma ikusi ahal izango da, kiroldegi aterpean.

Txokoko pilota finalak

Bihar, ostirala, eta berriro ere eguraldiak ez badu eragozten, Txokoko eskuz binakako txapelketako finala lehiatuko da, frontoi zaharrean. Bertan Adonis-Aitzol eta Jon-Iosu bikoteak arituko dira txapelaren bila.

Baratze inguruko tailerra

Iraetan dauden baratze komunitarioan azken aldian egiten ari diren tailer praktikoen harira, larunbat honetan, uztailak 8, Baratzaren inguruko jakintzak tailer praktikoa ospatuko da, parte hartu nahi duen zale guztientzat.

Baratzean hasi berria izan edo dudak badituzu azaldu eta argituko dizkizue, tailer guztiz praktikoa izango den honetan. Hau, larunbatean, 9:30ean izango da, Iraetako baratze gunean.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos