Bihar Floren Memorialaren finalak jokoan

Finala. 2017ko partidaren irudia berriz errepikatuko da. / AMAXKAR
Finala. 2017ko partidaren irudia berriz errepikatuko da. / AMAXKAR

Hiru partida jokatuko dira, Ligako lau onenak eta Kopako bi onenak aurrez aurre

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gure Txeru elkarteak antolaturiko VIII. Floren memoriala futbito txapelketaren amaiera izango da bihar larunbata finalak ospatuz. 16:00etan hasiko da Kopako finala frontoian Kaia Kaipe eta Dona Doni artean. 3. eta 4. postuak erabakitzeko jokatuko dute 17:00etan Haitze eta Giroa taldeak eta aurtengo txapelduna erabakitzeko final nagusia 18:00etan hasiko da eta bertan izango dira Txoko eta Balearri. Final erdietako emaitzak hauek izan ziren joan den astean, Dona Doni 8 - Iribar 4 eta Xagu 5 - Kaia Kaipe 6 Ligako lehiaketari dagokionez eta Kopakoak berriz, Txoko 7 - Haitze 3 eta Balearri 2 - Giroa 1.Finalen sari banaketa ondoren txapelketan parte hartu dutenentzako afari mokadu bat emango da Berdura plazan.

Temas

Getaria

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos