Borrar

Bihar Eñaut Etxamendiren hitzaldia izango da Sutegin

J.A.

USURBIL.

Viernes, 13 de octubre 2017, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Nafartarrak taldeak antolatutako egitarauaren baitan, bihar larunbata, Eñaut Etxamendiren hitzaldia izango da Sutegin goizeko 11:00etan hasita. Eñaut Etxamendi, nafarra, gizon handia Usurbilen izango da. Kantaria (Etxamendi eta Larralde), hizkuntzalaria (euskararen jatorriari buruzko tesia egina du), artzaina... ekintzailea. Hamaika eskarmentu jasotako pertsona, eta abertzalea. Zeresan handia duen gizon honekin solasaldia izango da. Gai hauek guztiak jorratuko dituzte eta beste hainbat ere bai. Hau guztia borobiltzeko, berarekin Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibersidadeko irakaslea) izango da.

Azkenik, urriaren 15ean, igandean, mendi irteera izango da. Eskoriatzako Atxorrotxeo gaztelura joateko asmoa dute. Atxorrotz mendi tontorrak gaztelu baten aztarnak gordetzen ditu, arrano kabi bat balitz bezala.

Lekuaren garaierak irudi ikaragarriak eskaintzen dizkigu. Gaztelu nafarrak bertatik zaintzen du Gipuzkoara sartzeko bidea. Handik sartu ziren gaztelarrak. Goizeko 9:00etan izango da irteera ordua udaletxeko autobus geltokian eta behar adina jende izanez gero autobusa antolatuko litzateke. Bazkaria norberak eraman beharko du. Izena emateko 650195941 (Jexux) telefono zenbakira deitu daiteke.

Asteartean izan zen antoaltutako lehenengo emanaldia Sutegi eraikineko auditorioan. Egun horretan, 'Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaia' dokumentala ikusteko aukera izan zen. Asteartean berriz, 'The Basques of Santazi' emanaldia eskaini zuten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios