Bihar amaituko da euskaraz ikasteko izena emateko epea

Hiru maila osatzeko asmoa dago

DV AIZARNAZABAL.

Herritarrentzako euskarazko ikastaroak antolatu nahi dira 2017-2018 ikasturteari begira eta hiru maila osatzeko asmoa dago. Taldea osatzeko gutxienik 3 ikasle egon beharko dira eta horrela, maila baxua, erdi maila eta Aisa programa (atzerritarrentzat) egongo lirateke. Izena emateko epea bihar amaitzen da, eta Aizarnazabalgo udaletxean edo Lauburuko liburutegian egin behar da.

Traste handien pilaketa

Aurtengo uztaila ezkeroztik, bolumen handi eta traste zaharren hondakinak biltzearen sisteman aldaketak daude, baina hala eta guztiz ere, jendeak zabor edukiontzien inguruan uzten jarraitzen du. Traste handiak ateratzea nahi dituenak, 656789575 Emauseko kideak telefonora deitu eta beraikin hitzartu behar da nola jasoko dituzten hondakinak.

Beste aukera, norberak hondakinak Zumaiako Garbigunera eramatea da, telefonoa 943890808 delarik, eta ordutegia berriz, 8:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era izanik.

Fotos

Vídeos