Bidelan programan izena emateko epea irekita hilaren 14tik

Txapelketan parte hartu zuten gaztetxoak. Finalistak eta txapeldunak, saria jaso ostean. / ARRIZABALAGA
Txapelketan parte hartu zuten gaztetxoak. Finalistak eta txapeldunak, saria jaso ostean. / ARRIZABALAGA

Bereziki emakumeei zuzendutako programa da hau

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, hilaren 14tik 30era Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta. Hiru astean zehar Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Hau lantzeko, besteak beste, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango dituzte bertan (Landa eremua, Industria eta Menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dituzte ikastaroan zehar.

Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonak, informazio gehiago lortu dezakete Iraurgi Berritzeneko 943851100 telefonora deituz (Sandra Fernandez).

Gaztetxoen pilota txapelketa

Pasa den larunbatean jokatu ziren Gurutzeaga frontoian gaztetxoen arteko eskuzko finaleko partidak. Batzuk txapeldun suertatu ziren, beste batzuk finalistak izan ziren eta denak ere zuten dena eman zuten adiskide giroan txapelketa guztian zehar.

Jon Mendia txapeldun

Jon Mendia herritarra garaile suertatu zen pasa den asteburuan Sos del Rey Católico (Zaragoza) herrian lehiatu zen 'Rompepiernas' txirrindulari lasterketa famatuan. 1.500 txirrindulari inguruk hartu zuten parte proba honetan eta Mendiak sei ordu behar izan zituen hau amaitzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos