Bidasoa Inprimatzeko Zentroko langileak greban

Bidasoa inprimategiko langileek greba egin zuten. /  ARRIZABALAGA
Bidasoa inprimategiko langileek greba egin zuten. / ARRIZABALAGA

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Bidasoa Inprimatzeko Zentroko langileek greba egin zuten hilak 8 eta 9an, eta beste deialdi berri bat aurreikusten dute ostegun eta ostiralerako. Horrez gain, ordurako konponbiderik ez bada lortzen, hilak 22tik aurrera greba mugagabean hasiko direla iragarri dute.

Greba hauen arrazoiak nagusiki beraien lan baldintzak hobetzean datza. «Kontuan hartu behar da gure enpresan 362 egunetan lan egiten dela, asteburu eta jai egunak, errelebotan, gauez, 7 egun jarraian.... eta Bidasoako langileak urteko 362 egunak enpresaren beharren menpe gaude, izan ere enpresak gure egutegia aldatzeko ahalmen guztia baitu, aldaketa hauek 24 orduko aurre-abisuarekin eginez gero ere langileak behartuta gaude lanera joatera. Langileak ezin dugu gure lana eta bizitza pertsonala uztartu, langileok lanerako bakarrik bizi gara» diote bertako langileek. Hori dela medio, abixu hauek 10 eguneko aurre-abixua izatea eskatzen dute. Horretaz gain, lan egunak jaistea ere negoziatu nahi dute, 225 egunetatik 216, ordu kopuruak mantenduz. Azkenik soldatak igotzeko eskaera ere badago,«azken 5 urteetan Bidasoako langileok soldata izoztuta eduki dugulako».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos