Bertso afaritarako txartelak erosteko epea bihar amaituko da

Euriari aurre eginez mozorrotuta umorea galdu gabe. /  DV
Euriari aurre eginez mozorrotuta umorea galdu gabe. / DV

DV AIZARNAZABAL.

Datorren 16an ostiralez izango da Adiskide Bertso eskolako kideek urtero antolatzen duten bertso afaria Uztarri jatetxean gaueko 21:00etatik aurrera. Beste urtetan urtarrilean ospatzen den arren, oraingoan otsailera pasa dute eta beraz, Andoni Egaña eta Iker Zubeldiarekin afal oste eder bat pasa nahi dutenek ez dezatela ahantz bihar dela txartelak erosteko azken eguna, Troxka eta Uztarri tabernetan hain zuzen ere.

Amaitu dira inauteriak

Hotza eta euriari aurre eginez ibili dira aizarnazabaldarrak ere mozorrotuta aurtengo inauterietan. Amaitu dira ordea festa alai hauek eta eguneroko bizitzako mozorroei heldu beharko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos