Bertso afariaren ordez bazkaria egingo da aurten San Prudentzioetan

Aitor Sarriegi Getarian./
Aitor Sarriegi Getarian.

Apirilak 28an, larunbata, ospatuko da Lagin Laburu eta Aitor Sarriegirekin

GETARIA.

Urteroko moduan, San Prudentzio Jaiak prestatu dituzte bertako auzokideak eta dagoeneko azken txanpan daude. Aurtengo berrikuntzen artean, Bertso afariaren ordez Bertso bazkaria antolatzea erabaki dute.

Apirilak 28an egingo dute, larunbata, eta gonbidatutako bi bertsolari izango dira bertan, Agin Laburu eta Aitor Sarriegi izango dira bertsotan eta Uxue Areizaga auzokidea gai jartzaile.

Ostegun honetatik aurrera sarrerak salgai jarriko dituzte Getariako Harritarte dendan.

Sarrerak 18 eurotan eskuratu ahal izango dira.

Bazkariko menua, zurrukutuna, zikiroa, gazta eta irasagarra. Edateko ura, ardoa, sagardoa eta patxarana egongo dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos