Bertsio gaua izango da Gaztetxian larunbatean

Bersiyo Gabaren kartela./
Bersiyo Gabaren kartela.

GETARIA.

Bigarren urtez jarraian, bertsio gaua antolatu dute Getariako Gazte Asanbladako kideek. Kontzertua biharko iragarri dute gaueko 22:00etatik aurrera hasita, herriko eta kanpoko talde ezberdinen parte-har-tzearekin. Asteazkenean bilera antolatu zuten jaialdi honetaz hitz egiteko eta dena prest dago. Iaz sekulako jaia izan zen eta aurten ere beste horrenbeste espero dute antolatzaileek adin guztietako musikariak elkartuz. Izena egunean bertan eman daitekeen arren, aurrez ematea eskatzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos