Bertako diseinatzaileentzat Museoak deialdia luzatu du

Gunea. Lehen deialdiko diseinatzaileen txokoa hau izan da. /  AMAXKAR
Gunea. Lehen deialdiko diseinatzaileen txokoa hau izan da. / AMAXKAR

Balenciaga Museoak bigarren aldiz hurrenez hurren lagako du erakusketa gune bat

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Ekintzailetza eta tokiko sortzaileak babestu nahian, museoak bigarren aldiz hurrenez hurren lagako du erakusketa-gune bat -show room bat- ekintzaileentzat eta modako osagarrien tokiko markentzat. Hala, leku bat izango dute bertan euren lanak erakusteko eta gordailutan saltzeko, modarekiko sentikor, museoa bisitatzen duen nazioarteko publikoaren aurrean lan horri ikusgarritasuna emateko.

Horrenbestez, deialdiaren helburua da gehienez ere 8 proposamen hautatzea museoaren eremu komertzialean eta bi garai desberdinetan ikusgai egon daitezen. Gehienez ere 4 proposamenez osatutako 2 multzo egongo dira aldi bakoitzean. 4 proposameneko multzo bakoitzarentzako denboraldia gutxi gorabehera 5 hilabetekoa izango da; lehenengoa, 2018ko martxoaren 24tik abuztuaren 12ra, eta bigarrena, abuztuaren 13tik 2019ko urtarrilaren 7ra. Denboraldi bakoitzeko proposamenen banaketa eta antolaketa Cristóbal Balenciaga Fundazioaren gain egongo da. Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 18an amaituko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos