Berdin-Berdinak elkarteak bere zortzikoa aurkeztu zuen

Berdin-Berdinak elkarteak bere aurkezpenak egin zituen plazan./
Berdin-Berdinak elkarteak bere aurkezpenak egin zituen plazan.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Orioko Berdin-Berdinak elkarteak eta Arraunketa Elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute aurten eta, horri esker, talde honetako arraunlariak Orioko Arraunketa Elkartearen fitxarekin ari dira estropadetan parte hartzen.

Hasi duten elkarlan horren barruan, Berdin-Berdinak elkarteko zortzikoa aurkeztu zuen jendaurrean joan den igandean, Arraunketa Elkarteak urtero antolatzen duen Garagardo Azokaren programaren barruan. Miren Salsamendi presidentea eta Jon Agirresarobe aritu ziren aurkezle lanetan. Ekitaldia 18:30tan hasi zen, The Willows taldearen emanaldiarekin. Country estiloko musika egiten du taldeak eta ederki animatu zuten Orioko plaza. Ondoren, 19:15tan, arraunlarien aurkezpena egin zuen Jon Agirresarobek. Miren Salsamendi presidenteak ere hitz batzuk egin zituen, taldearen berri emateko eta entrena-tzaile eta laguntzaileei eskerrak emateko. Bereziki eskertu nahi izan zuen Ibon Urbietak taldeari laguntzen egiten duen lan ona.

Ondoren, Berdin-Berdinak elkarteko beste zenbait kirolari ere, pilotakoak eta igeriketakoak, oholtza ondoan jarri ziren argazkirako eta, segidan, taldeko bi arraunlarik The Willows taldearekin batera aritu ziren bateria jotzen, hiru kantatan, jendearen txalo artean. Bukatzeko, The Willows laukoteak beste ordubete inguruko kontzertu alaia eman zuen.

Berdin-Berdinak elkartearen materiala saltzeko mahai bat ere jarri zuten plazan ekitaldiak iraun zuen bitartean eta dena salduta joan ziren etxera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos